XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Halere, lurrak egiten duen lehen produkzioko bitarteko hori, historiaren jardunean emanen diren produkzioko tekniketan gertatuko aldakuntzekin, eta laneko indarren abilezian bilakaerarekin, hots, jakintzaz eta bere aplikazioko teknologiez, etabarrez, egindakoekin aberasten eta erlatibizatzen joan da.

Baina, hau konstataturik ere, ez da egituratzaile ez izatera heldu, zenbaitek aditzera eman nahi lukeen moduan.

Batez ere, Herri sistimaren konfigurazioa milaka urtetariko denean, Euskal Herriaren kasuan bezala, lurrak berarekin borrokatzean formatzen duen kontzientzia eta ondarea garrantzizko dira.

Eta bertan sortuaz gero bizitzan tajutzen doan gizaki-anderekia guzi horren kutsuz kutsaturik dager.

Guzi honek Herri sistima batetan lurrak, eta alderantziz, lurragan Herri sistima batek duen zerikusia azpimarratzera eramaten gaitu.

Herri sistima batek bere lurraldetasun proiekzioa ezinbestekoa baitu.

Edozein Herri sistimetan ere, hizkuntza, bere forma emailerik garrantzizkoenetatiko dugu.

Hau konprenitzeko hizkuntzaz eta pentsakeraz kontsiderazio zenbait eginen dugu.